Ibai-Artek Gestel-en wifiaren inguruko bere jarrera argitu du

0
318

Beheko testua: Ibai-Arte.

  1. Zuntz optikoari dagokionez, esan Ibai-Artetik arazoari irtenbide bat eman nahi diogula, besterik ez. Jakina den bezala, kobertura dela eta, merkatari batzuk datafono bidez kobratzeko arazoekin dabiltza, dauzkagun baldintzengatik batzuek ezin dute negozioa nahi bezala digitalizatu eta kudeaketa-programekin hodeiean lan egiteko ere arazo asko ditugu, eta guzti hori onartezina da.
  2. Guri zuntz optikoa izatea gustatuko litzaiguke eta hala nahi dugu, zuntz on bat izatea eta kontratatu ahal izateko enpresa desberdinak egotea, norberak nor kontratatu erabakitzeko aukerarekin.
  3. Zuntz optikoa jartzea Udalaren ardura dela uste dugu, eta Ibai-Artetik beti aldarrikatu dugu hori Udalean, urte asko gabiltza honen atzetik baina, besterik ez dagoen bitartean, Gestelen irtenbidea aurkitu dugu, besterik gabe. Ibai-Artetik enpresa honen berri eman genion Udalari Arrasaten jartzeko aukerarik zegoen azter zezaten, ez dugu beste kudeaketarik egin.
  4. Asko sentitzen dugu Ibai-Arteren erabakiren batek norbait mindu izana, beti saiatzen gara guztion ongia bilatzen, baina argi utzi nahi dugu gai honekin Ibai-Artek ez duela etekin ekonomikorik lortzen, baldintza duinetan lan egin ahal izatea besterik ez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen