Ibai-Artek gel desinfektatzaileak kostaprezioan jarriko ditu eskura

0
1064
gela

Testua: Ibai-Arte.

Datorren asteazkenetik aurrera, martxoaren 18tik aurrera, Ibai-Arteko dendek bezeroentzako gel desinfektatzaileak izango dituzte. Ikusiz gel desinfektatzaile horien hornidura eskasa dela, bezeroak eskatzen ari direla eta askok ez dutela lortzen, Ibai-Artek laborategi batekin negoziatu du zuzenean, bezeroei produktua eskaini ahal izateko.

Gure bezeroen eskaera bati erantzutea da, denontzat delikatua den une batean, baina ulertzen dugu hau Osasuna dela, eta ez dugu inola ere irabazi asmorik izan nahi.

Geletako bat erosteko interesa izanez gero, bezeroek Ibai-Artek saltokietara hurbildu eta bat eskatu besterik ez dute egin behar. Salgai jarriko diren gelak 150 ml-ko poteak dira, eta kostu-prezioan egongo dira, hau da, 3’5 €.

ibaiarte.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen