Arrasateko Merkatarien eta Zerbitzuen Elkarteak, Gabonetako iragarkia aurkeztu du, ‘Behar duzun guztia, GERTU!’ goiburuarekin. Atzo aurkeztu zuten Ozenkiren Gala Lirikoaren hasieran, eta gaur eguerdian eman dute ezagutzera Youtube eta sare sozialen bidez. Iragarki honekin hurbileko merkataritza sustatu gura dute.