Ibai-Artek, Ezkiña Tabernarekin elkarlanean, Barbakoa festa antolatu du maiatzaren 21erako

0
598

Testua: Ibai-Arte.

Maiatzaren 21ean, eta 19:00etatik aurrera, Barbakoa Festa bat ospatuko dugu Arbolapetan. Kontsumitzeagatik, txorizo, txistorra, txerri-saiheski edo hirugihar pintxoa oparituko dugu.

Asier Antiak sukaldaritzarako eta brasa menderatzeko duen talentuaz gozaraziko digu. Oraingo honetan, Ezkiña tabernak, Arrasateko harategiek (Azpilikueta, Landaluze, Otamendi eta Saburdi) eta Ibai-Artek indarrak batu ditugu Geraldine
handiaren Bossa Nova musika onarekin girotutako ekitaldi ahaztezin bat egiteko, eta ‘HÓ BÁ LÁ LÁ’ lana eskainiko digu.

‘HÓ BÁ LÁ LÁ’ nazioartean “Bossa Novaren aita” deitzen zaion Joao Gilberto abeslari eta gitarra-joleari egindako omenaldia da. Geraldine kantari gasteiztarrak eta Ricardo Urrutia gitarra-jole frantsesak sortu zuten musika-proiektu hau, Gilberto hil ondoren. 2019. urtearen amaieran, omenaldi-disko bat grabatu zuten Iñaki Echegoyen saxofoi-jolearen laguntzarekin.

Guztira, 150kg-tik gora jenero, 1.200 pintxotik gora, guztiontzako txorizo, txistorra, txerri-saiheski eta/edo hirugihar pintxoak. Une atsegin bat igaro nahi duten guztiak gonbidatu nahi ditugu gure harategietako produktuez gozatzera.

Ez pentsatu eta etorri!

Gau ahaztezina egingo duen ustekabeko zoragarriren bat izango dugula agintzen dugu.

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen