Ibai-artek Euskaldendak taldearen mezuarekin bat egin du

0
1371

Justifikaziorik gabeko pertsonen eta merkatuen joan-etorriari ez! Gaur egun dagoen krisi sanitarioaren eta ekonomiko-sozialaren aurrean, eta lehen premiazkoak ez diren produktuen online salmentaren bidez sortutako salgaien joan-etorria ikusita, honako hau eskatzen dugu:


Espainiako Gobernuari 463/2020 Errege Dekretua alda dezala, alferrikako arrisku-egoerak saihesteko. Euskadiko Gobernuari, Merkataritza eta Osasun sailei, Eusko Legebiltzarrak, foru-aldundiei, alderdi eta sindikatu guztiei, merkatarien elkarte guztiei, gizarte-erakunde guztiei eta, oro har, herritarrei, proposamen honen alde egin dezaten, lehen beharrekoak ez diren produktuen online salmenta gelditzeko helburuarekin. Ez jatorri eta manipulazio zehaztugabeko paketeak igarotzean! Izan gaitezen kontsekuenteak eta gelditu dezagun harrapaketa sanitario eta sozial hau!


Ez bidegabeko pertsona eta salgaien joan-etorriari! Ez jatorri eta manipulazio zehaztugabeko paketeen igarotzeari! Ez gure kaleetatik paketeak eramanez, gure txirrinak joz, gure atarietako ateak ukituz eta irekiz, gure eskailera eta igogailuetatik igoz, gure solairuetako korridoreak erabiliz eta gure bizilagunekin egonda, etxez etxe eta lurralde osoan zehar!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen