Testua: Harreman.
Aurten, sari banaketa atzeratu egin da, saritutako zenbakia agertu arte ezarritako itxaronaldiak direla eta. Inork ez du egiaztatu saritutako zenbakia duenik, ezta lehen ordezkoa duenik ere. Orduan bigarren ordezkoa 0571 zenbakiaren jabea izan da saria eraman duena, hau da Brenda Fictoira. Zorionak!
300 euro eman zitzaion erosketa-bonuetan eta Arrasateko IBAI-ARTE Merkatari Elkartearen edozein dendetan erosketak egin ahal izango ditu. Argazkian, ezkerretik eskuinera: Andoni Uribeetxeberria (Harreman), Brenda Fictoria (irabazlea), Javi Inda (Ibai-Arteko lehendakaria) eta Tere Arexolaleiba (Harreman).
Poz eta atsegin handia izan zuen Fictoriak. Bai Ibai-Arte eta bai Harreman-ek ere eskerrak eman nahi izan genion Elkartasun Eguneko ekitaldira hurbiltzeagatik eta berari bezala baita ere eskertzen dizkiegu tonbolan parte hartu zuten guztiei, eta hurrengo edizioetan ere laguntzen jarrai dezatela eskatzen dizkiegu. Beste behin ere, esker ona zor dizkiogu IBAI-ARTE Arrasateko Merkatarien Elkarteari, hainbat sarirekin parte hartzeagatik eta 300 euroko sari nagusia emateagatik. Eskerrik asko!!!!!!!
Tonbolaren emaitza 3.065,80 eurokoa izan da. Diru hori Mumbaiko (INDIA) ANKUR harrera-etxera bideratuko da. Bertan, 200 neska, gure laguntzarekin, bizitza duina eta begirunezkoa izan dezaten prestatzen ari dira. Harrera etxe hau Santa Anako Karitateko Aizpak zuzentzen dute, Mumbaira biziraupeneko bizitza baten bila hainbat lekutatik iristen diren behartsuenak eta baztertuenak zaintzen dihardutenak.
Pertsona guztiok pozik egon beharko genuke beste pertsona batzuk bizitza duinago bat izan dezaten ahalegintzeaz eta laguntzeaz. “Batek bakarrik ezin die lagundu guztiei, baina guztiok lagundu dezakegu norbait”.
Eskerrik asko denori!!!!!