Azetatoa, goma eta karetak entregatu dizkio Aritz Euniceri, maskarak egiten dabilen herritarrari. Aipatutako karetak Aldedik eman ditu dohaintzan.
Argazkiak: Aritz Eunice.
Erietxeetako, adinekoen egoitzetako,… langileek horrelako karetak behar izaten dituzte, eta objektu hauek egiteko ekimen herritar bat gutxienez abian dago Arrasaten.

Bertan, Aritz Eunice boluntarioa bere 3D inpresorarekin karetak egiten ari da, baina material falta zuenez, dei publiko bat egin zuen. Ibai-Artek behar horren berri izan zuen herenegun.
Elkarte honetako lehendakari Jon Apraizek hitzeman zuen Ibai-Artek materiala ordainduko zuela, eta Aritzi entregatuko ziola.

Esan eta egin: gaur Aritzek materiala jaso du, goiko argazkiak erakusten duen bezala. Azpimarratzekoa da azetatoaz eta gomaz gain, Aldedi komertzioak kareta batzuk eman ditu dohaintzan.
Aipatzekoa da kareta horiek frontalik ez dutela, baina ziur Aritzentzat baliagarriak direla 3D inpresorarekin karetak egiten jarraitu ahal izateko.

Erlazionatutako albistea:
Karetak 3D inpresorekin egiteko materiala Ibai-Artek ordainduko du
2020ko apirilaren 6an argitaratutako albistea