Ibai-Artek ‘Elkarrekin lortuko dugu’ liburuxkak jarri ditu haurren eta nagusien eskura

0
1300

Testua eta argazkiak: Ibai-Arte. Bizi dugun egoera apur bat arindu nahian, batez ere martxoaren 13az geroztik etxean dauden guztiei, Ibai-Artek liburuxkak jarri ditu haurren eta nagusien eskura denda batzuetan.

Liburuxka hauek doakoak dira eta ariketak, eskulanak, marrazkiak, denbora-pasak eta abar dituzte, guztien konfinamendua arintzeko eta alaitzeko asmoarekin. Oraingoz Azpilikueta, Feli eta Elkoro dendetan aurki ditzakezue, baina asmoa beste denda batzuetan ere banaketa handitzea da.

Ekimen hau Aretxabaletan hasi zen Kiloka denda, Gu Haziak Gara eta Raijin estudioko lankideekin batera eta Ibai-Artek Arrasateko haurrei liburuxkak izateko aukera eskaini nahi izan die.

Ekimena Aretxabaletan hasi zen Kiloka dendaren, Gu Haziak Gara eta Raijin estudioko lankideekin batera eta Ibai-Artek Arrasateko bezeroei horiek eskuratzeko aukera eman nahi izan die. Dinamikarekin jarraitzeko eta ale gehiago egiten jarraitzeko, folioak, grapak, begiztak, soka, etab. bezalako materialak biltzen dira. Dohaintza egin nahi izanez gero, Lararekin harremanetan jarri 648128653 telefonoan edo iniciativa.elkarrekin@gmail.com helbide elektronikoan.

ELKARREKIN LORTUKO DUGU!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen