Ibai-Artek bat egiten du Ostalaritzako etorkizunaren aldeko lanuztearekin

0
453

Beheko testua: Ibai-Arte.

Ostalaritza-sektorearentzako erreskate-plan bat, ostalaritzako enpleguari laguntzeko plan bat, txertaketan lehentasunezko eta funtsezko sektore bat izatea eskatzeko, mugikortasuna hobetzeko, 2021 osoan zehar UPSak zabaltzeko, kontsumo-zergak jaisteko eta kontsumoa sustatzen duten ekintzen bidez eskaria suspertzeko plan bat aldarrikatzeko asmoz, aldarrikapen-ekitaldi bat egingo da Madrilen martxoaren 16an, asteartea, eta estatuko ostalaritza-elkarte guztiak egongo dira han. Madrilgo ekitaldian Espainiako Ostalaritzaren eskutik lehenengo ondare-erreklamazioak aurkeztuko dira, hauek kutxetan sartuta joango dira, eta kutxekin horma bat sortuko dute, erakundeen aurrean urtebetez izan duten horma sinbolizatzeko.

Mugitzeko dauden arazoak direla eta, haiekin bat egiteko, Euskadiko ostalaritza-elkarteek 10 minutuko geldialdia deitu dute datorren asteartean, martxoak 16, 12:00etan. Hori dela eta, Arrasateko ostalaritzak bat egingo du etenaldiarekin, eta Ibai-Arteko gainerako kideak ere etenaldira gehituko dira, martxoaren 16an, asteartean, establezimenduak 10 minutuz itxiz, 12:00etatik 12:10era.

#salbatudezagunostalaritza #elkarrekinaurrera #ArrasatekoOstalaritzaBabesten #ArrasatekoMerkataritzaTxikiaBabesten #NikArrasaten #IbaiArte

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen