Azaroaren 18tik aurrera lehiaketa berri bat jarriko dute martxan.
Testua: Ibai Arte.
Azaroaren 18tik aurrera, abenduaren 3ra bitartean, Ibai-Arteko saltokietako erakusleihoetan Euskaraldiko letrak ikusiko dituzue jarrita eta “E-U-S-K-A-R-A-L-D-I-A” hitza erakusleihoetako letren argazkiekin osatzen duen LEHENAK 100 euroko bonua
jasoko du Ibai-Arteko erosketa txarteletan. “E-U-S-K-A-R-A-L-D-I-A” hitza osatuz argazkiak bidaltzen dituzten guztien artean ere, 100 euroko beste BI BONU zozketatuko dira Ibai-Arteko erosketa txarteletan.
Beraz, pasa establezimenduetatik, letrak ikusten dituzuen erakusleihoei atera argazkia eta bidali 688734149 zenbakira whatsappez!
Beraz, hitzez ekiteko garaia iritsi da eta adi ibili! Kuxkuxeatu gure erakusleihoak, sorpresa atseginak aurkituko dituzu eta primeran pasatzeaz gain hiru sarietako bat zurea izan daiteke! Animo eta parte hartu!
Euskaraldia, hitzez ekiteko garaia!! Nik Arrasaten!!!
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren laguntzarekin.
*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira
