Argazkia: MB artxiboa, Bagarak 2013an antolatutako desfilea / Beheko testua: Ibai-Arte.
Datorren azaroaren 27rako, udalerriko hainbat denda eta komertzioren moda erakustaldia antolatu du lehen aldiz Ibai-Artek. Izenak dioen bezala Arrasaten dagoen moda eskaintzaren eskaparate bizi bat antolatuko da, eta ekitaldia arratsaldeko 19.00etatik aurrera izango da Herriko Plazan, 30 metroko pasarela batekin eta desfileaz gozatzera bertaratutakoentzat mahai eta aulkiak jarriko dira plaza guztian zehar segurtasun neurriak mantentzeko. Bertan, gure herriko dendetan eta komertzioetan aurki daitekeen eskaintza zabala hartu eta kalera aterako dute herriko 15 bat denda eta komertziok. 70 modelo inguru izango dira pasarela gainean desfilatzen eta Arrasateko komertzioen eskaintza erakutsiko dute: arropak eta osagarriak; emakumezkoentzat, gizonezkoentzat zein haurrentzat.
Desfilean parte hartuko duten establezimenduak hauek dira: Angela Estetika Zentroa, Bea Lentzeria, Elkoro Bisuteria, Ennea, Josle, Kapikua, Kili-Kolo, Lirain Arrasate Estetika, Markiegi, Nua Estetika Zentroa, Portaloi Optika, Promise, Resusta Karrikiri, Sikol Lentzeria, Tipi-Tapa, Troko, Ume, Xarma ileapaindegia eta Zubiaga Bitxitegia.
Ekimen honekin Arrasateko denda eta komertzioen hormak gainditzea eta herriko eskaintza arrasatearrei hurbiltzea da, Arrasate bizia eta eskaintza anitzekoa dela erakustea; eta adin, sexu, gustu eta behar guztientzako moduko eskaintza topatzeko aukera dagoela herrian bertan.
Horregatik, azaroaren 27an desfileaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, baita herriko denda eta komertzioetara nahi dutenean beldurrik gabe hurbiltzera ere. Udalerrian erosteko esperientzia oso ona da, pertsonalizatuagoa izateaz gain, bi aldeek lortutako onura guztiak etxean geratzen dira eta, gainera, jasangarriagoa da. Zergak herrian geratzea dakar, eskualdeko ekonomia indartuz eta udalerrian enplegu gehiago sortuz. Era berean, Arrasateko denda txikiak izaera eransten dio udalerriari, seguruago egiten du, eta elkartetik antolatzen diren ekitaldiekin, kanpainekin, sustapenekin eta abarrekin bizia ematen zaio.
Desfilea bera, hasieran egingo den musika-emanaldi labur batekin eta amaierarako antolatu dugun sorpresa argitsu eta koloretsu batekin osatuko da.
Beraz, azaroaren 27an, 19:00etan, Arrasateko moda-desfilea Herriko Plazan. Ba al dago modu hoberik Black Arrasate amaitu eta Gabonetako kanpainari ongietorria emateko? Ezin duzue huts egin!
Ibai-Artek antolatu du ekimena, Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
(Ibai-Arteko bazkide ez bazara baina elkartearen edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu, deitu 688 73 41 49 telefonora).
Beste ekimen jendetsu Bat?? Ez daukou nahikua zapatuko parrandekin?? Ai ene.
Sartu zatez zure burbulan mesedez.
Utzi bizitzen nahidabenei…
Bua Ereño zelako desmadria Ibai Arteko desfile Bat. Seguraski hurrengo egunian Arrasate eremu granatian egongo dala eta zure lagun Urkulluk eztaliko dau gure herrixa capsula batekin, ez urtetzeko Santamasetako variante parrandazalia.