Ibai-Artek, eguerdian banatu ditu azken astean zozketatutako gabon otarrak. Garai berezi hau ere herritarrekin ospatu nahi izan dute, horregatik, 50 Gabonetako otzarak zozketatu dituzte. “Merkataritza solidario eta jasangarriaren arrastoan jarraitzen dugu”.

Kalitatezko produktuak Ereindajan eta Sustrai jarri egin dituzte, eta zumezko saskiak egiteaz Aspaceko lagunak arduratu dira.

Gabonetako ekimenak Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza izan du.










