Ibai-Arte eta Zuntza2021 batera zuntz optikoaren alde

0
683

Ibai-Artek eta Zuntza2021ek bilera egin dugu aste honetan eta bien arteko elkarlanari hasiera emango diogu, zuntzaren aldarrikapenarekin bat egiten baitugu bi eragileok.

Testua: Zuntza2021 eta Ibai-Arte / Argazkia: MB artxiboa.

Ezinbestekotzat jotzen dugu erdiguneko langile eta bizilagunok daukagun premia larri honi erantzun bateratua ematea, eta oinarrizko eskakizunetan aho batez berba egitea; gure etorkizuneko bizi eta lan baldintzak direlako jokoan daudenak.

Ibai-Arteri beti ardura izan dio zuntza erdialdean izateak, berdin zaio nola eta norekin, baina establezimenduetako eguneroko lanetarako ezinbesteko behar bat da eta momentuan dauden aukerekin ez dira guztion beharrak asetzen.

Beraz, aurrerantzean, Zuntza2021 plataformak eta Ibai-Artek zuntz optikoa 2021eko irailerako jartzeko eskakizuna batera jorratuko dugu; eta bai Ibai-Artek, bai hainbat bizilagunek aldarrikapen horri urte luzez eman dioten bultzada biziberrituko dela deritzogu, ekimen bateratuari esker. Ezbairik gabe, aurrera begirako lankidetza hau berri ona izango da Alde Zaharrarentzat.

Amaitzeko, jakinarazi nahi dugu Udalari gai honi buruzko aurrerapenak aurkezteko eman zitzaion martxoaren 15eko epemuga amaitu egin dela eta inolako aurrerapen edo berririk ez zaigula iritsi euren aldetik. Ondorioz, ekimen berriak abiaraziko ditugu gai honi dagokion ikusgarritasuna emateko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen