Liztor beltzaren aurkako tranpatze kanpaina domeka honetan abiatuko du, “bertako ekosistema aldatzen digun espezie inbaditzaile honen hazkundea moteltzea lortu dezagun”.
Argazkia: Urduñako Udala
Domeka honetan, Gipuzkoako Aldundiak aginduta, erlabio beltzaren aurkako tranpatze kanpaina abiatuko da.
Kanpainak bi hilabete iraungo du, eta beraz apirilaren 31ra arte zabalik izango da. Udalak bere gain hartuko ditu beharrezko baliabide pertsonal eta materialak.
Era berean, ekimen honek “emaitza egokiak eman ditzan, herritarrei euren parte-hartzea eskatzen die”.
Udalak iazko tranpa garaian 2.431 liztor erregina harrapatu zituen, eta ondorioz iazko kanpainaren “balorazio oso baikorra” egin du.
Ildo honetan, aurtengo kanpainarako “itxaropentsu” dago, “iazko datuak kontrastatu eta tranpatze plangintza egokia egin ahal izan duelako”. Gainera, “herritarrak gero eta kontzientzia maila handiagoa” dauka.
Udalak eskertzen du “herritarren iazko parte-hartzea eta aurten laguntzera animatu nahi zaituztegu, horrela, denon artean, bertako ekosistema aldatzen digun espezie inbaditzaile honen hazkundea moteltzea lortu dezagun”.
Herritarrek, erlabio asiarra edo honen kabia ikustean, ondoko telefonoetan eman dezakete abisua:
- BAZ: 943 25 20 00
- Udaltzaingoa: 943 25 20 10
- Udal-teknikaria: 628 11 56 73