5.000 kilo elikagai, arropa eta higiene-produktu inguru atera dira gaur arratsaldean Arrasatetik Ukrainarantz. Arratsaldeko 15:30ean boluntario ugari bildu dira Nafarroa etorbideko lokalean bildutako guztia Gasteizera eraman duen kamioi bat kargatzeko. Handik beste toki batzuetan jasotakoarekin batera aterako da Ukrainako mugarantz. Arrasaten jasotakoaz gain, Aretxabaletan jasotakoa ere kargatu da.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete elikagaiak, arropa eta higiene-produktuak ematen lagundu duten guztiei, material guztia biltzen eta sailkatzen aritu diren boluntarioei eta kamioia kargatzen lagundu dutenei.