Mondragon Unibertsitateko campusetik abiatu da, eta lekukoa Olandixoko erakunde ezberdinek eraman dute, giro alaian.
Gaur eguerdien ospatu da euskararen aldeko ekimena, eta bertan parte hartu dute Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, LagunAro Servicios, Osarten, Ikerlan, Mondragon Korporazioa eta Laboral Kutxak.

Bidean zehar parte-hartzaileek furgoneta bateko animazioa izan dituzte lagun, eta Olandixoko lagun ugarik bat egin dute tropelarekin.

Olandixoko zati handi bat igo eta jaitsi ondoren, campusean hitzartzeak izan dira, eta besteak beste, azpimarratu da egunero euskararen normalizazioaren alde lan egitearen garrantzia.











