Hutsun + Ortzi konpainiak txalapartaren oihartzunekin bete du Biteri plaza

    0
    860

    Pablo Ibarluzea zuzendaripean ‘Urbasa’ kale antzerkia aurkeztu zuten atzo Biteri plazan, Udazabal egitarauaren barruan.

    Anai Gambra eta Mikel Urrutiaren Hutsun konpainiak eta Ortzi Acostak ‘Lurrak’ ikuskizunean bat egin eta gero sortu zen Hutsun+Ortzi, 2019an. Pablo Ibarluzea zuzendaripean ‘Urbasa’ kale antzerkia aurkeztu zuten atzo Biteri plazan, Udazabal egitarauaren barruan.

    Txalapartaren oihartzunek eta lainoek natura eta lasaitasuna arnasten duten mendia inguratzen dute. Oraingo honetan ordea, armonia hori apurtuko duen bisitari baten bisita jasoko du. Ikuskizunak 45 minutu iraun zuen, eta eguraldi kaskarra egin arren ikusle ugari erakarri zituen.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen