“Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboa”, ekimenak urte bat bete du

0
323

Arduradunek testigantza eta oroitzapenak bildu dituzte ekitaldiaren lehen urteurrenean

Urtebete pasa da Sinfonia Kooperatiboak Gasteizko Buesa Arena konkistatu zuenetik. Irailaren 14an, milaka artista elkartu ziren eszenan, kooperatibismoa dantzatu, abestu, sentitu eta esperientzia partekatzeko.

Fernando Velázquez-en zuzendaritza, Jon Sarasuaren letrek, Euskadiko Orkestraren doinuek, abesbatza erraldoiaren melodiek, Kukai Dantza Taldearen mugimenduek, argiztapen efektu magikoek, bertso eta narratiba txundigarriek… emozioz bete zituzten Buesara gerturatutako 12.000 lagunen bihotzak.  MONDRAGON Korporazioko ordezkariek, kooperatibagintzako kideek, lurraldeko eta kulturgintza arloko lagunek, guztiek izan zuten sinfonia kooperatiboarekin gozatzeko aukera.  

Urtebeteko perspektibarekin, protagonista izan zirenen iritziak jaso nahi izan dituzte antolakuntzatik: “Lurrikara kooperatiboa eta kulturala bertatik bertarabizi izan zuten pertsonei galdetu diegu nola gogoratzen duten esperientzia. Lehenik eta behin, Sinfonia Kooperatiboaren konposatzailea den Fernando Velazquezekin egon gara; baina, gure harridurarako, beste formatu batean adierazi digu bere poza, urtebete igaro ondoren. Berak dakien modurik hoberenean, musikaren bidez”.

Urtemugaren inguruan zenbait testigantza batu dituzte: “Besteak beste, MONDRAGON Korporazioko Harreman Instituzionalen zuzendaria, Iñigo Albizuri; MONDRAGONeko Kongresuko lehendakaria den Javier Goienetxea; Fagor Industrialeko presidentea den Jone Urzelai; eta Copreciko presidentea den Kuireka Martinez, elkarrizketatu ditugu”. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen