Huhezinema Euskal Film Laburren XIII. Jaialdiaren on line edizioak errekorrak hautsi ditu

0
346

Mursego Eibarko musikariaren Masterclassa 200 lagunek jarraitu zuten Instagramen bidez. 1.500 pertsonak ikusi dituzte jaialdiaren proiekzioak, horretarako prestatutako hiru kanalen bidez: Twitch, Youtube eta Instagram.

Testua eta argazkia: Mondragon Unibertsitatea.

Huhezinema Euskal Film Laburren XIII. Jaialdiaren on line edizioak partaidetza-markak hautsi ditu programazioaren bistaratze-zifra oso altuekin. Ikus-entzunezko Komunikazioko 4. mailako ikasleek antolatu dute jaialdia, eta proiekzioak, hitzaldiak, masterclassak eta Filmin ikus-entzunezko plataformarako harpidetzak zozkatu dituzte, horretarako prestatutako hiru kanalen bidez: Twitch, Youtube eta Instagram.

Aurtengo edizioak bi atal izan ditu: sail Ofiziala eta Mondragon Unibertsitateko Ikasleen Atala. Gainera, beste bi sari ere eman dituzte, Mundukide saria eta, 13. edizioa dela eta, La Horrorosa saria. Lehiaketak 5.000 euro inguru banatu ditu saritan.

Hona hemen sarituen zerrenda:

Sail Ofiziala

Goiena Saria (Euskarazko film onenari): Kresala (June Laka). (1000 €)

Mundukide Saria (Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaia egokien txertatuta duen film laburra): El infierno (Raúl de la Fuente). (700 €)

Vertigo Saria (MUko ikasleak osatutako epaimahaia): pepita (Iñaki Tena). (400 €)

Ikusleen Saria: pepita (Iñaki Tena). (300 €)

La Horrorosa Saria (Fantasiazko edo beldurrezko film labur onena): Idoia (Mikel Carrillo). (Donostiako fantasiazko eta beldurrezko zinemaren asterako bi pase oso)

Mu Ikasleen Saila

Fikzio Onenaren Saria: tua (Ane Miren Nafarrate eta Uxue Botas). (200€)

Dokumental Onenaren Saria: bizilagun (Pablo Anza). (200 €)

Argazki Onenaren Saria: zuloan. (Ogeita4 enpresak 1.500 €tan baloratutako kamera ekipamendua)

Ikusleen Saria: ihesi (Jon Lozano eta Marta Salvador) (100 €)

Kartelik onena: Lara Gonzalez (200 €).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen