HUHEZIk bere hezkuntza eredu berriaren inguruko liburua argitaratu du

0
448

Ainara Imaz eta Nagore Ipiña, ikerlari gisa, ereduaren gakoak eta eraldaketa azaltzen dituzte. Liburuaren ilustrazioak Helena Azkarragaurizarrek egin ditu.

Beheko testua eta argazkia: Mondragon Unibertsitatea.

Pasa den ostiralean, abenduak 18, Berrikuntza prozesu baten mapa berria: eraldaketaren eredua. Etorkizuneko irakasleen formazioan eragiten liburua aurkeztu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Eskoriatzako campusean egindako aurkezpenean, parte hartu dute liburua idatzi duten Ainara Imaz eta Nagore Ipiña Fakultateko irakasle eta ikertzaileek eta Helena Azkarragaurizar ilustratzaileak.

Berrikuntza prozesu baten mapa berria: eraldaketaren eredua. Etorkizuneko irakasleen formazioan eragiten (PDF).

Liburuaren helburu nagusia da Fakultateak bizi izandako hezkuntza eraldaketarako esperientzia kolektiboaren berri ematea; hala, ostiralean aurkeztutako lanak biltzen ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak abian jarritako hezkuntza eredu berriaren gakoak eta, prozesu eraldatzaile horrek izan dituen oinarri nagusiak.

Ainara Imaz eta Nagore Ipiñaren lanak (Ipiña egungo dekanoa da) azaltzen du nolakoak izan behar duen etorkizuneko irakaslearen profilak, nolakoa hezkuntza eredu berriak eta egiteko modu berriak. Izan ere, egileen ustetan, Haur Hezkunta eta Lehen Hezkuntzako hezitzaileen prestaketan, eta beraien profil pertsonal zein profesionalaren garapenean, beharrezkoak dira sakoneko aldaketak. Hori guztia egin dute Fakultatean bertan praktikan jarritako hezkuntza eredu berriltzailea azalduz.

Xede garbia du liburuan jasotako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bultzatutako hezkuntza eredu berritzaile horrek: eskaintzea formazio integrala eta kalitatezkoa, hobetzea etorkizuneko belaunaldiaren prestakuntza eta prestatzea pertsonak aurre egingo dietenak XXI. mendeko hezkuntzaren erronkei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen