Hotel Mondragonen afaria ospatu da zuzeneko musikaz Ibai-Artek antolatuta

0
1222

Argazkiak: Ibai-Arte.

Ibai-Artek atzo gauerako afaria antolatu zuen Mondragon Hotelean, elkarte honetako partaide dena. Bertan afaldu zuten pertsonek zuzeneko musikarekin ere gozatu ahal izan zuten:

Paul San Martin pianista, Joan Pau Cumellas armonika-jolea eta Zigor Martinez klarinete-jotzaile eta saxofonista bertan aritu ziren.

Ibai-Artetik gaur azaldu dute “formatu txikiko ikuskizun gehiago antolatzeko borondatea daukagula, eta bertan lekua izango dutela soilik Ibai-Arteren datu-baseetan alta hartutako bezeroek”.

Ekimen honen helburua da “Arrasateko dendetako erosketa esperientzia hobetzea”. Hortaz gain, gogoratu gaur arratsalden moda desfilea izango dela Amaia Antzokian, eta bertan sarrerak banatuko direla.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen