Testua: Hondakinen Mahaiako kide ohiak.
Badira dagoeneko 10 urte Hondakinen Mahaiak akordioa lotu zuenetik. Urtero elkartu eta momentuko hondakinen bilketa nola gauzatzen eta zein emaitza lortzen dituen aztertzen dugu. Hondakinen inguruan lortutako akordioaren jarraipena egitea besterik ez da gure helburua.
Izan ere, kezkatuta gaude. Gutxika gutxika bilketa selektiboaren eta organikoaren kalitatearen emaitzak jaisten doaz.
Hondakinen bilketa selektiboa egiterakoan %72-a jasotzen dugu modu horretan, urtetik urtera beheranzko joerarekin, eta bestalde, geroz eta organikoa ez diren gai gehiago dago nahastuta organikoaren kontenedorean, inpropio maila %6 izatera helduz (gero inork ez du gura izaten horrekin egindako konposta eta, ondorioz, ez dugu konposta birziklatua izatea lortuko).
Betiko moduan herritarrarengana zuzentzen gara oraingoan ere arreta galdu gabe jarraitu dezagun etxean hondakinak ez nahasten eta kontenedore guneetara behar bezala eramaten, batez ere organikoaren kasuan, soilik organikoa dena organikoaren kontenedorera eramanez (plastikozko poltsarik gabe).
Gaiak duen garrantzia ikusirik gure eskaera da udalak berak edota mankomunitateak egin beharrekoak gauza ditzala emaitza hauek hobetzea lortzeko.