Hondakinen kanpainako mural eta lelo lehiaketetako sariak banatu dituzte

0
1521

Mural lehiaketako irabazleen argazkiak: Udalako Ingurumen Eskola

Debagoienean antolatutako ‘Kontsumoa murriztu eta mundua berpiztu’ hondakinen kanpainaren harira, bi lehiaketa antolatu ditu Udalako Ingurumen Eskolak: Muralen lehiaketa LHko 3.ziklorako eta leloen lehiaketa (DBHrako).

LHko 3.zikloko ikasleek parte hartu duten muralen lehiaketan lehen saria Aranzadi ikastolak irabazi du eta bigarren saria, Arrasate Herri Eskolak. Portadako argazkian ageri dira Arizmendi Ikastolako irabazleak eta behean, Arrasate Herri Eskolako bigarren sailkatuak.

DBHko ikasleek parte hartu duten lelo lehiaketari dagokionez, lelo irabazlea: “Kontsumo ohiturak aldatu eta mundua eraldatu”, izan da, eta irabazleak, Arizmendiko Ikastolako Almen Guneko DBHko 1.mailako gela bat. Irabazleek sari berezia jaso dute: bisita bat Epeleko konpost planta eta beste hainbat instalaziotara.

‘Kontsumoa murriztu eta mundua berpiztu’ kanpaina

Sari banaketarekin amaitutzat eman dute Debagoieneko Mankomunitateak eta Udalako Ingurumen Eskolak 2024/25 ikasturterako abiatu duten “Kontsumoa murriztu eta mundua berpiztu” izeneko kanpaina. Helburua hondakinen inguruko arazoak azaleratzea eta ikasleen artean kontzientzia ekologikoa sustatzea izan da, bereziki kontsumo-ohiturei eta hondakinen kudeaketari dagokienez.

Kanpainaren barruan ekintza pedagogiko ugari eskaini dira, bai Lehen Hezkuntzako azken zikloko ikasleei (5. eta 6. maila), baita DBHko 1. mailakoei ere. Jarduerak eskoletan zein Udalako Ingurumen Eskolako egoitzan (UIE) egin dira, eta sormen-lehiaketak eta tailerrak ere barne hartu ditu eskaintzak.

  • Lehen Hezkuntzako ikasleek, besteak beste, saio berezi bat jaso dute eskolan, hondakinen sorrera eta kudeaketa lantzeko. UIEn egingo den egonaldian, berriz, konpostajea, birziklapena eta berrerabilpena landu dituzte joko eta tailerren bidez. Amaitzeko aipatutako “50 urte barru…” izeneko mural-lehiaketan parte hartu dute. DBHko ikasleek ere izan dute UIEn egonaldia egiteko aukera.
  • DBHko ikasleek, berriz, ingurumen-arazoekin lotutako saio teoriko-praktiko bat jaso dute, baita aipatutako lelo-lehiaketa batean parte hartu ere.

Kanpainaren harira, eskualdeko 1.200 ikasle baino gehiago mobilizatu dira guztira. Ekimen honek bat egiten du Eskolako Agenda 2030 proiektuarekin eta urtez urte egokitzen da Debagoieneko hondakinen kudeaketako berrikuntzetara.

Hondakinen arazoari aurre egiteaz gain, ohitura jasangarriak hedatzea izan du xede kanpainak. Gizartearen parte-hartzea eta sentsibilizazioa funtsezko dira helburu horiek.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen