Arrasateko zenbait unibertsitarik ‘Hogei’ film laburraren crowfundinga ireki dute

0
526

Beheko testua eta goiko framea: Lantaldea.

Neska baten errugabetasunaren eta haren galeraren istorioa da Hogei. Nora basoan dago ezkutaketan jolasean, aitaren eta amaren bila, korrika alde batetik bestera. Bat-batean, gurasoak aurkituko ditu, baina ez da berak ikustea espero zuen irudia. Ama lurrean dago, odolez estalita, eta aitak, berriz, bere gorpua besarkatzen, malkoei eutsi ezinik. Ondoan, odolez betetako labana bat: krimenaren arma. Jokoa amaitu da Norarentzat, orain bera da ezkutatzen dena.

Ikus-entzunezko komunikazioko 6 ikasleren proiektua da Hogei. Gure proiektua aurrera eraman ahal izateko, Crowdfunding kanpaina bat zabaldu dugu. Zer esan nahi du honek? Aukera bat da ahal dutenek proiektuari ekarpen ekonomikoa egiteko sarien truke, hala nola film laburra esklusiban ikustea, HOGEIren diseinua duen poltsa bat, laminak, jatetxe baterako zozketetan parte hartzea, asteburupasa bat… Eta nora joango da Crowdfunding-aren dirua? Grabaketa egunetara, adibidez, garraio gastuetara eta jaialdietan parte hartzera.

Itsulapikoaren webgunean zer ekarpen eta nola eman ahal diren informazio guztia dago: https://www.itsulapikoa.eus/eu/proiektuak/hogei

Sare sozialak ere badauzkagu, jarrai gaitzazu eta ikusi zer gertatzen ari den:

Instagram: @hogei.film

Twitter: @hogeifilm

Facebook: Hogei Film Laburra

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen