Hizkuntza Eskolak kokapen berria izango du Debagoieneko Mankomunitatearen eraikinean segurtasun neurriak bermatzeko

    0
    545

    Izen ematea zabalik dago irailaren 28ra arte Eibarko Hizkuntza Eskolaren webgunean.

    Testua: Arrasateko Udala.

    Koronabirusaren eraginez, segurtasun neurriak bermatzeko, Debagoieneko Mankomunitatean emango ditu ingeles eskolak Hizkuntza Eskolak 2020-2021 ikasturtean, astearteetan 15:15etik 20:45etara eta 15:15etik 19:00etara ostegunetan.

    Debagoieneko Mankomunitateak bigarren pisuko ikasgela bikoitza, tolesgarria dena, lagatuko dio Arrasateko Udalari, Eibarko Hizkuntza Eskolak Arrasateko Hizkuntza Eskolako ikasgela desplazatuaren jarduera garatu dezan.

    Matrikulazio epea zabalik

    Zabalik dago Arrasateko Hizkuntza Eskolan izena emateko epea, irailaren 28ko 13:00ak arte. Matrikula online egin behar da Eibarko Hizkuntza Eskolaren webgunean (www.eoieibarheo.hezkuntza.net).

    Informazio gehiago nahi izanez gero, aurrez aurre Hizkuntza Eskolara joan daiteke irailaren 15ean, 17an, 22an eta 24an 15:15etatik 20:45etara. Telefonoz ere deitu daiteke aipatutako datetan 688 89 17 20 zenbakira.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen