Hitzaldia: ZERGATIK DA HILKORRA MINBIZIA?

0
339

Hitzaldia datorren astelehenean izango da, abenduak 12. Goienagusik antolatuta, curriculum luzeko Iker Badiola adituak emango du hitzaldia. Kulturaten goizeko 10:00etan.

Argazkia: UPV.

Iker Badiola Etxaburu (Ondarroa, 1978) UPVko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle eta ikerlari dihardu egun.

2007 urtean bere doktore tesia defendatu zuen, gibeleko metastasiaren mikroinguruneari buruzkoa. Urte berean ISCHS kongresuan (Niigata, Japonia) ikerlari gazte onenaren saria irabazi zuen.

2008an INNOPROT enpresa bioteknologikoa sortu zuen, eta 2012tik UPVko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle dihardu.

30 artikulu baino gehiagoren egilea da, eta 7 liburu argitaratu ditu hautariko bat ‘El Cangrejo de Troya’ minbiziaren oinarri zelularrak modu dibulgatiboan azaltzen dituena.

3 doktorego tesi zuzendu ditu, eta Zelulen Biologia eta Histologia saileko zuzendaria da. Gainera, Danimarkako KVL unibertsitatean eta Kanadako Toronto Unibertsitatean egin ditu egonaldiak.

2017an Ernesto Vieitez saria irabazi zuen gibeleko minbiziaren aurkako nanopartikula bat sortu eta patentatzeagatik. 2021ean Nanokide Therapeutics SL enpresa sortu du.

Hitzaldiaren mamiari dagokionez, zenbait galdera izango dira mahai gainean: “nork ez du ezagutzen minbizia? Zoritxarrez gehiago edo gutxiago denok izan dugu nolabaiteko harremanen bat gaixotasun honekin eta izan ere horren onodrioz askok entzun izan dugu metastasia, kimioterapia edo inmunoterapia bezalako hitzak baina; zer dago kontzeptu guzti hauen atzean?”

Era berean, “nola sortzen da minbizia? Zergatik da hain hilkorra? Zergaitik ez daukagu botika eraginkorrik oraindik? Galdera hauek guztiak eta beste batzuen erantzunak aurkituko ditugu hitzaldi honetan, beti ere ikuspegi zelular batetik”.

Ekitaldi jakingarria datorren astelehenean izango da, abenduak 12, Kulturateko areto nagusian eta goizeko 10:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen