Hitzaldia: EUSKARAREN BATUAREN BIZIBIDEA

0
194

URTARRILAK 18, asteazkena, arratsaldeko 6etan, hitzaldi hau eskainiko du Pello Salaburuk, Arrasateko Kulturaten, ISEAk antolatuta.

Beheko testua eta kartela: ISEA.

Aipatu hitzaldia Pello Salaburuk emango du. Pello Salaburu irakasleaeuskalaria eta idazlea da. Era berean, Euskaltzaindiako kide da (euskaltzain osoa), eta erakunde horren Gramatika batzordearen burua. Hiztegi Batuaren lanak berak koordinatzen ditu. 1996 eta 2001. urteen artean EHUko errektorea izan zen.

Pello Salaburuk argitara eman dituen lan nagusiak euskal gramatikaren eta hizkuntzalaritzaren ingurukoak dira. Baztango euskalkia ere xeheki aztertu du bere lanetan.

Jakina denez, Euskara batua Euskaltzaindiak proposatutako euskara eredua da, 1968ko urriaren 3tik 5era Euskaltzaindiak Arantzazuko Batzarrean (Oñatin) abiatu zen batasun aurrerabidetik sortua.

“Euskararen batuaren bizibidea” izeneko hitzaldiaren helburua “Batuaren Jaiotza” nola gauzatu zen azaltzea da; alegia:

  • Zeintzuk izan ziren Batuaren beharraren inguruan eman izan ziren eztabaidak?
  • Zergatik erabaki izan zen Batua sortzea beharrezkoa zela?
  • Zeintzuk izan ziren Batuaren sorreraren inguruko erabakiak.
  • Zeintzuk izan ziren lehenbiziko erabakiak?
  • Zeintzuk izan ziren Euskalkien inguruko eztabaidak?
  • Zein emari eman zion Euskalki bakoitzak Batuari bere sorreran?
  • Erabili izan zen inolako “metodologiarik” Batua sortzeko?
  • Zeintzuk izan ziren erabaki horien inguru ko eztabaidak?
  • Zeintzuk izan ziren Batuaren inguruko lehenbiziko lanak?
  • Nola landu izan zen euskal aditza?
  • Zeintzuk izan ziren gramatikaren inguruan egin ziren lanak?
  • Eta abar.

Hitzaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako «Gipuzkoa Belaunaldi Arteko» proiektuarekin lotuta dago, «Etorkizuna Eraikiz» ekimenaren testuinguruan, eta baita ADINBERRI Fundazioak garatzen dabilen “HARIAK-Bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako estrategia” deritzonarekin ere.

«Gipuzkoa Belaunaldi Arteko» proiektuarekin helburua ezagutza transmititzeko eta komunitatearen garapenerako belaunaldien arteko lotura sustatzea, eta, oro har, lankidetza eta balio-zahartzea sustatzea, eta horretarako, herritarrei irekitako belaunaldi arteko trukaketa, esperimentazioa eta lankidetza bultzatzeko gai izango den gune bat bultzatzen beharrezkoa da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen