Hitzaldi batek eta bi musika emanaldik ireki dute Nagusien Astea

0
921

Pertsonen Nagusien Astea inauguratu da Kulturateko areto nagusian egindako ekitaldi batekin. Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatuta, aurkezpena aste honetan egingo den lehenengo ekitaldia izango da.

Jokin Etxeberria aurkezleak egingo diren jardueren berri eman du. Aurkezpenean Abaroa Abesbatzak eta Arrasate Musikal beteranoek ere parte hartu dute. Imanol Querejeta psikiatrak ‘Acumular Experiencia’ hitzaldia eskaini du, zahartze aktiboaren garrantzia azpimarratuz.

Aurkezpenean, Arrasateko Nagusien Kontseiluko kideek egindako bideo bat ere aurkeztu dute. Bertan, egiten ari diren lana eta kideak aurkeztu dituzte, eta herritarrak antolatutako jarduera guztietan parte hartzera animatu dituzte.

EGITARAUA:

ASTEARTEA 26:

10:00- Ibilbidea Arrasateko leku enblematikoetatik

  • Biteri plazatik
  • Arrasate Zientzia Elkarteak antolatuta

17:00- Hitzaldia Iñaki Peñarekin: ‘La ética de los cuidados’

  • Kulturateko areto nagusian.

ASTEAZKENA 27:

12:30- Ardo eta urdaiazpiko dastaketa

  • Izen-ematea: 10 euro tiketa Sartei Tabernan salgai
  • Bastida sukaldaritza eskola Sarteik antolatuta
  • Muriel upategiaren laguntzarekin

17:30- Kaittin Allenderen bakarrizketa

  • Juan Arzamendi Musika Eskolan (JAMEn)

OSTEGUNA 28:

10:00- Lagunarteko paseoa

  • Ibilbideak aukeran:
    • Erraza: urbanoa, Arrasateko txoko batzuk ezagutzeko.
    • Ertaina: mendialdeara, Saturri baserriaren aldera.
  • Biteri plazatik
  • Sasoibidek antolatuta

17:30- Javier Sanchez Peronaren liburuaren aurkezpena

  • ‘Alimentos ultraprocesados’
  • Tailerra izango da
  • Kulturaten
  • Arrasateko Bibliotekaren lankidetzarekin
  • Idazlea arrasatearra da, EHUn Elikagai Zientzia ikasi zuen. Sevillan doktoratu zen Kimikan. Bertan Koipearen Institutuan lan egiten du. Pablo de Olabide unibertsitateko irakaslea da.

OSTIRALA 29:

11:00- Iturbideko egoiliarrekin paseoa

  • Arizmendi Ikastola eta Sasobidek antolatuta
  • Erizaintzako zaintzako ikasleen laguntzarekin
  • Iturbidetik

18:30- Markel Goikoleak aurkeztutako 80ko hamarkadako guatekea

  • Biteri plazan

LARUNBATA 30:

10:00- Nordic Walking martxa

  • San Prudentzioara irteera Lucia monitorearekin
  • Biteri plazatik

19:00- Duo Imperial Mariatxiak

  • Seber Altube plazan (Hasiera Herriko plazan egin behar zen, baina leku faltagatik lekuz aldatu da.)

IGANDEA 1 : PERTSONA NAGUSIEN EGUNA

12:00- Manifestuaren Irakuketa

12:30- Orioko parrilleroak hegaluze pintxoekin.

  • Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin
  • Herriko plazan

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen