Historiaurreko tekniken bigarren erakustaldia emango da zapatuan

0
341

Arrasate Zientzia Elkarteak antolatuta, Jose Julian Marquezek erakustaldia emango du Zaldibarren. Besteak beste, azalduko du adibidez Lezetxiki inguruan nola pizten zuten sua, zelan jaurtitzen zuten lantza,…

Argazkia: MB artxiboa.

AZE elkarteak zabalik dauka ‘Lezetxiki: neandertalen lurraldea’ erakusketa Kulturaten apirilaren 9ra arte.

Esposizioaren harira, zenbait ekitaldi antolatu ditu, eta horietako bat zapatuan egingo da Zaldibarko pilotalekuan goizeko 11:30ean.

Aditu honek azalduko ditu historiaurrean, besteak beste, Neandertalek bizirauteko erabiltzen zituzten teknikak, erremintak eta ohiturak.

Esaterako, azalduko ditu Lezetxiki inguruko bizilagunek nola pizten zuten sua, nola jauritzen zituzten geziak, nola jaurtitzen zituzten lantzak,…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen