Historiaurreko teknika eta lanen erakustaldia izango da Zaldibarren larunbatean

0
358

‘Lezetxiki: neandertalen lurraldea’ erakusketara bisita gidatuak atzo hasi ziren.

Portadako argazkia: Diario Vasco.

Abenduaren 17tik aurrera Kulturateko klaustroetan Arrasate Zientzi Elkarteak antolatutako “Lezetxiki: neandertalen lurraldea” erakusketa martxan dago. Erakusketa honek 80 pieza ditu, horietako batzuk munduan bakarrak. Erakusgai dauden piezak Herriko Koba eta Lezetxikin aurkitutakoak dira, besteak beste, Gibraltarren bizi diren ur beroko maskorrez eta makakoen hezurrez egindako pieza bitxiak. Erakusketa apirilaren 9ra arte egongo da zabalik.

Erakusketari bultzada bat emateko asmoz, hainbat jarduera antolatu dira erakusketaren inguruan. Erakusketetatik 1.500 pertsona inguru igaro diren arren, bisitariek erakusketari ahalik eta etekin handiena ateratzeko bisita gidatuak antolatzeko beharra ikusi dute antolatzaileek. Horretarako, Erik Arebalo arkeologo gasteiztarra kontratatu dute.

Atzo hasi ziren bisita gidatuak. Ostegunero egingo dira atzotik apirilaren 9ra arte, orduan itxiko baita erakusketa. Ordutegia arratsaldeko 18:30ean izango da. Taldeak gehienez 20 lagunekoak izango dira eta interesatuek Arrasateko Udalaren webgunean eman ahal izango dute izena.

Tailerrak

Ez da aste honetan egingo duten jarduera bakarra izango; izan ere, otsailaren 12an, larunbata, goizeko 11:30ean, Zaldibarko frontoian, historiaurreko teknika eta lanen erakustaldia. José Julián Marquezek tailerra egingo du . Elgoibartarrak harri eta hezur mota ezberdinak zizelkatzen ditu. Gainera, azagaia eta propultsatzaileekin jaurtiketak eta sua nola egin erakutsiko du. Larunbat honetan joaterik ez dutenek beste aukera bat izango dute martxoaren 26an.

Hitzaldiak

Gainera, hiru hitzaldi antolatu dira Kulturateko areto nagusian. Lehenengoa otsailaren 21ean izango da, 19: 00etan, eta María Martiñón Torresek eskainiko du, Burgosko Gizateriaren Museoko Giza Eboluzioaren Ikerketarako Zentro Nazionaleko zuzendariak. Hitzaldia Neandertales izango da: beste espezie adimentsu baten erretratu biologikoa ‘.

Bigarren hitzaldia martxoaren 23an izango da arratsaldeko 19: 00etan. Hizlaria María José Iriarte Chiapusso izango da, Ikerbasqueko kidea. Azkena, apirilaren 5ean, hau ere 19: 00etan, erakusketaren komisarioa Álvaro Arrizabalaga EHUko katedraduna izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen