Historia eta arkitektura ondarearen katalogoko aldaketak hasiera batean onartu dira

0
572

Historia eta arkitektura ondarearen katalogoan Lezetxiki aztarnategia eta Teileria labea sartzea eta Uribetik Loramendira doan zubia kentzea onartu da hasiera batean, 11 baiezko (EH Bildu eta Elkarrekin Arrasate) eta 9 abstentziorekin (EAJ-PNV eta PSE).

Frame-a: Arrasateko Udala

Hiri antolamenduko plan orokorrak, 2016an sartu zuen gaur egun indarrean dagoen Arrasateko historia eta arkitektura ondarearen katalogoa.

2022ko ekainean, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza politikako Sailburuak, Lezetxikiko aztarnategi arkeologikoa eta ingurua babes bereziko kultura ondasun izendatu zuen, arkeologia gunearen kategoria ezarriz. Adierazpena ordea, ez dago udal ondarearen katalogoan jasoa.

Bestetik, Udalak beste aldaketa batzuk ere egin nahi ditu: Teileria teia labea katalogoan txertatzea eta Uribetik Loramendira doan zubia katalogotik kentzea.

2024ko urrian kontsulta publikoko epea ireki zen eta Arrasateko gardentasun web atarian egon da eskuragarri. Ez da iradokizunik egin epe horretan.

Gauzak horrela, Hirigintza, Trantsizio Ekologiko eta Mugikortasun Batzordearen proposamena honakoa izan da:

1-Hasiera batean ontzat ematea historia eta arkitektura katalogoan egin beharreko aldaketak.

2-Jende aurrean erakustea (30 egunean iragarkia Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratzen den egunetik hasita) interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak eta iradokizunak egin ditzaten. Aldi berean testua Udalaren web orrian ikusgai egongo da. Jende aurreko erakustaldian erreklamaziorik edo iradokizunik aurkeztu ezean, behin betiko onartutzat joko da Udal plenoak akordiorik hartzeko premiarik gabe.

3-Gipuzkoako Foru Ahaldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako sail eskumendunei beraien txostenak eskatzea.

Osoko bilkura osoa hemen:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen