Hirugarren Zapatuko Azoka itzuli da Seber Altube plazara

0
825

Hiru hilabeteren ostean, azoka itzuli da, segurtasun neurriak hartuta. Bezero ugari erakarri ditu.

Hiru hilabeteren ostean, Hirugarren Zapatuko Azoka itzuli da, segurtasun neurriak hartuta Seber Altube plazara. Guztira 14 postuk parte hartu dute, produktu ugari izan dira erosgai: barazkiak, ogia, gazta, pastak, pastelak eta gozoak, kontserbak, eztia, marmeladak eta egurrezko lanabesak.

Segurtasun neurriak hartu dira. Postuen artean segurtasun tartea utzi da, eta jela jarri da postuen artean. Postuak Seber Altube plazaren inguruan jarri dira, erdiko aldea libre utziz bezeroen mugimendua errazteko.

Merkatu honetan postua jarri ohi dutenentzat pozgarria izan da euren produktuak Seber Altuben berriro saldu ahal izatea, esan digutenez, nahiz eta horietako askok azoka plazan saltzen jarraitu duten. Merkatuan aurpegi berriak ere ikusi dira, Irene eta Elena esaterako, gozogintzako saltokiarekin parte hartzen zuten lehen aldia zen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen