Hirugarren partiduan ere amore eman behar izan dute Arrasate Errugbi Taldeko seniorrak

1
634

Testua: Isei Barbero

Hirugarren partiduan ere amore eman behar izan dute Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek, Euskal Ligako lider Sarako Izarrak eraman baititu puntuak Mojategitik zapatu honetan.  Iparralden jokatzekoa zen neurketa azkenean, bi taldeek horrela adostuta, Mojategin jokatu da, osasun egoeraren ondorioz euskaldunek ezin baitute muga zeharkatu.  Haize zakarra protagonista izan duen jardunaldian Julen Barrutiaren mutilak serio aritu dira baina, tamalez, hori ez da nahikoa izan kategoriako liderra mendean hartzeko.  Azken emaitza 24-41 izan da bisitarien alde.


Dena den, norgehiagoka ezin hobeto hasi da Kanpanzar Arrasate-Ordiziarentzat, 10. minutua bete baino lehen Ruben ordiziarrak lortutako entseguak aurretik jarri baitu etxeko taldea (7-0).  Handik gutxira zuri-moreen errenta murriztu du Sarako Izarrak, zutoinen artera bidalitako zigor kolpeari esker-  Bisitariak ez dira 7-3koarekin konformatu eta, ordu erdia betetzean entsegu berri bat lortu eta aurretik jarri dira (7-10).  Bost minutu beranduago, entsegu berri batekin, abantaila handitu dute (7-17).  


Lehen zatia amaitzear zela, baina, ezker hegaletik egindako korrikaldiaren ostean etxekoak berriro ere partiduan sartu dira.  Oraingo honetan Barrutiaren mutilek ez dute asmatu transformazioa gauzatzerako orduan eta, honenbestez, bi taldeek 12-17koarekin hartu dute aldageletarako bidea aurreneko 40 mintuak beteta, partidua oraindik erabat zabalik zegoela.


Bigarren zatian Kanpanzar Arrasate-Ordizia saiatu egin bada ere, azkenean ezin izan du emaitza positiborik eskuratu.  Sarako Izarrak argi eta garbi utzi du beste maila batean dagoela eta, era berean, zergatik den kategoriako liderra.  Azken emaitza 24-41 izan da bisitarien alde eta, gauzak horrela, Barrutiaren mutilek hurrengo jardunaldira arte itxaron beharko dute denboraldiko aurreneko garaipena lortzeko.  Atletiko San Sebastian eta Hernanik partekatutako taldeak bisitatuko du Mojategi datorren asteburuan.

Iruzkin 1

  1. “osasun egoeraren ondorioz euskaldunek ezin baitute muga zeharkatu”
    Azkenean ez ziren Sarakoak Arrasatera etorri ala?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen