Gaurtik aurrera lepoko soka laxatu egingo digute eta hirugarren faseko aurkitzeak ugariagoak izango ditugu, Spielbergen pelikulan bezala, duela hiru hilabete ingurutik bertatik bertara agurtu gabe ditugun lagunak, ontzi hegalari misteriotsuak ez kaltetuak bailiran ikusiko ditugularik. Gure bizimodua aldatu duen osasun-krisiaren nondik norakoak aztertzeko lagun gehiagoren artean egin ahal izango dugu, eta oraindik ere agertuko zaizkigun ontzi hegalari berriak ikertzeko prestatuko gara, laurogeita hamar egunetako eskarmentu latzean oinarrituta.