Argazkia: JMVM.
Eslogana gure herrietako hainbat hormatan ageri da, eta lehen aldiz irakurtzean batxilergoan kimika ikasten ari ginela azido sulfurikoaz ohi zen ipuin irrigarria gogoratu dut. Hura koloregabe, zaporegabe eta usaingabe zela mugatu zuen ikaslea irakasleak azidoaren tragoxka bat hartzera gonbidatu zuen. Ikasle gizagaixoak begiak beren orbitetatik aterata… “Niri gustatzen zait” ihardetsi zuen hankaz gora erori baino lehen.