Arrasateko pentsionisten testua
Urtarrilaren 15ean hiru urteko mobilizazioa bete ondoren, gure poza adierazi nahi dugu denbora horretan gure belaunaldirako eta ondorengoetarako pentsio publiko duinak defandatuz egindako borrokagatik. Mugimendu pentsiodunaren adoream kemena eta antolatzeko gaitasuna balioetsi nahi ditugu.
- Pentsioak KPIaren arabera eguneratzea lortu da.
- Alargunen soldata erregulatzailearen kalkulua %52tik %60ra igarotzea lortu da.
- Identifikatu eta erabaki da zeintzuk diren Gizarte Segurantzari egotzi behar ez zaizkion gastuak.
- 52 urtetik gorakoentzako langabezia-sorospen berreskuratu da.
Besteak beste, pentsioen sistema publikoa jasangarria dela frogatu dugu:
- Baliabide nahikoa badagoela 1080 euroko gutxieneko pentsioetarako.
- Pentsioetako genero-arrakala 1080 euro aplikatuta %37tik %3ra jaitsiko litzatekeela.
- Indargabetu egin behar direla 2011ko eta 2013ko pentsioen erreformen alderdi atzerakoiak, pentsioak eskuratzeko aukerak murrizten eta okertzen ari direlako.
- Sistema publikoa funts pribatu bihurtu nahi duen finantza-bilbe espekulatiboa salatu dugu.
- Beste aldarrikapen batzuk proposatu eta azaldu ditugu, bidezkoak horiek ere, hala nola 40 urteko erretiroa ez zigortzea, iraunkortasuna-faktoria indargabetzea etab.
- Adineko pertsonen eskubideak defendatu ditugu pandemian.
Hobekuntza txikiak lortu ditugun arren, esan behar dugu pentsioen sistema publikoa bermatzeko promesak ez direla bete.
Aberastasunaren banaketa zuzena lehenetsiz, Gobernuak pentsioen erreforma benetan aurrerakoiak diren irizpideak egitea saihestu nahi du. Helburua perstazio publikoen zenbatekoa murriztea da, pentsio pribatuen merkatua parez pare irekitzeko , elite finantzario eta politikoen interesak lehenetsiz.
Pentsioek aldaketa handiak jasan dituzte, eta asko dira penstio publiko duinak defendatzeko egin diren protestak eta grebak. Toledoko Itunaren gomendioekin 2011ko urtarrileko argazkia erreproduzitu nahi dute. Hamar urteren ostean, pentsioak murrizteko erreforma berriak egiten saiatzen ari dira. Mugimendu pentsiodunak biziri eta aktibo jarraitzen du.
- Astelehenetan plazetan jarraituko dugu.
- Urtarrilaren 25ean, astelehenean, kontzentrazioa egingo da Eusko legebiltzarraren aurrean, aurrekontu sozialak eskatzeko, 1080 euroko pentsioak osatzeko.
- Otsailaren 13an, beste mobilizazio orokor bat egngo da Toledoko Itunaren gomendioen aurka.