
Hiru positibo berri atzeman ziren atzo Arrasaten eta gaur eguneko tasa 602,30-koa da. Gainerako bailarako herrietan hauek dira datuak: Aretxabaletan 5 (960,45), Eskoriatzan 3 (658,06), Leintz Gatzagan 1 (427), Bergaran 3 (458,90), Antzuolan 0 (458,93), Oñatin 7 (458,93) eta Elgetan 0 (265,25).
Euskadik mila kutsatze baino gehiago izan ditu egunero, izan ere, 1.048 positibo berri izan dira (bezperan jakinarazitako 1.102 kasuen aurrean) egindako 8.276 proba diagnostikoetan, PCR eta antigenoen testen artean, Osasun Sailak jakitera eman duenez. Datu horiek kontuan hartuta, positibotasun-tasak gora egiten jarraitzen du eta bost hamarren igo da, %12,7ra iritsi arte.