
Hiru positibo berri atzeman dira Arrasaten azkenengo orduetan. Asteburuan zehar beste bi atzeman ziren. Bailarako gainerako herrietan ere zenbait positibo erregistratu dira: bi Bergaran eta beste bat Oñatin.
kutsatze-kasuak beheranzko joera izaten jarraitzen dute Euskadin. Azken 24 orduetan 321 positibo atzeman dituzte, aurreko egunean baino 43 gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera.