Hiru positibo atzeman dira Arrasaten ostiraletik

0
1373

Asteburuan hiru kasu izan dira Arrasaten eta beste bi Bergaran. Elgetan lehen kasua atzeman dute, aste batzuk igaro eta gero, baina Oñatin, joan den astean atzemandako sei kasuen ostean, asteburu honetan bakarra erregistratu dute. Gainerako herriek ez dute kasurik atzeman asteburuan.

Euskadik, oro har, 353 kasu berri izan ditu azken 24 orduetan; horietatik 75 Gipuzkoan, igandean baino 25 gehiago. Baina zati bat Bizkaiak darama, 204 kasu berrirekin; Araban, berriz, 64 positibo berri daude.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen