Hiru liburu aurkeztu ditu Intxorta 1937 Kultur Elkarteak Durangoko Azokan

0
996

Zubian ospatu da Durangoko Azoka eta bertan izan da Intxorta 1937 Kultur Elkartea. Bertan, hiru liburu aurkeztu dituzte egun hauetan: ‘Tortura Arrasaten, genero ikuspegitik’, ‘Orratz Begia’ eta ‘2000 del Winnipeg Diario de a Bordo’.

“Durangoko azoka bukatuta gero balantzea egiterakoan, pozik etorri gara 13 pertsona ibili gara lanean gure stanean eta azokan zehar,  2000 Intxortako Irrintziak banatu ditugu bertan”.

‘Tortura Arrasaten, genero ikuspegitik’ liburuaren aurkezpena egin zuten azokan. Nekane Ayensa, Irati Múgica, Saioa Alzua eta Iñaki Barrutia izan ziren aurkezpenean.

“Azokara joan gara hiru liburu berri aurkeztera, eta aurkezpenetan 112 pertsona bertaratu dira. Beste helburua izan da Gerrako haurren Izenak, Izanak eta Aurpegiak Euskal Herrian osatzen jarraitzeko (Gipuzkoakoa egin da gero, Bizkaian Araban eta Nafarroan) eta esan behar dogu 24 kontaktu berri lortu ditugu labide horretan”.

“Salmentaren aldetik gure asmoa zen bertako gastoekin parra egitea, baina 149 liburu salduta gainditu ditugu helburua. Orratz Begia, 1936- Gipuzkoako Gerra Haurrak liburua izan da salduena, jarraian Historia Critica de la Guerra en Euskadi, 2000 del Winnipeg eta Tortura Arrasaten Genero ikuspegitik. Kontuan izan da ez dela salmenta errexa zeren liburu asko daude bertan saltzeko emaitza onak dira”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen