Hiru ibilbide izango ditu ekainaren 13an ospatuko den Mondran Bike martxak

0
1824

Besaide Mendizale Elkarteak antolatutako Mondran Bike MTB martxak hiru ibilbide izango ditu aurten, parte hartzaile bakoitzak bere behar eta ahalmenen arabera egokiena aukera dezan. Ekitaldia ekainaren 13an izango da eta goizeko 9:00ean abiatuko da J.M. Arizmendiarrieta plazatik.

Enduro luzeko martxak 40 kilometro eta 1600 metrotako desnibela izango du, motzak 33 kilometro eta 1300 metrotako gora-beherak eta azkenik XC deiturikoa (pisteo errazekoak) 36km tako luzera izango du ea 1000 m-tako desnibela. Amaieran, paella eta birrak egongo dira parte-hartzaile guztientzat.
Izen ematea kirolprobak webgunean egin ahal izango da ekainaren 6ra arte, federatuek 15 eurotan eta 20 gainontzekoek. Egunean bertan ere izena eman ahal izango da, 25€ balioko duelarik.

Naturan ahalik eta eraginik txikiena egiteko asmoz, 300 parte hartzaileko muga egongo da eta ibilbidea ere ahalik eta gutxien markatuko da. GPS-a edo tracka mobilean eramatea derrigorrezkoa izango da eta izen ematea aurretik egin duten guztiei ekainaren 12an trackak bidaliko zaizkie emailez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen