‘Hiru hamarkada luze’ AGAKOren 30. urteurrena ospatzeko egindako kantua

0
308

AGAKOk euren 30. urteurrena ospatzeko egindako kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu gaur arratsaldean sare sozialen bidez. ‘Hiru hamarkada luze’ izenarekin, abestia Arrasateko Shot! estudioan grabatu da Iñaki Bengoaren gidaritzapean eta parte hartu duten musikariak hauek dira: Julen Altuna, Asier Sala, Peru Altube, Leire Etxezarreta, Iraitz Agirre, Zarre, Beñat Osinaga, La Furia, Pottoko eta Ines Osinaga. “Gure eskerrik beroenak eman dizkiegu abesti eder hau sortze lanean aritu diren guztiei eta bereziki Arkaitz Biain asanblada kide ohiari.” Bideoklipa AZ Visualmediak grabatua izan da. “Eskerrik beroenak Jon Ander Alberdi, Mikel Alberdi eta Oihan Loitiri.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen