Larunbatean protestak izan ostean, gaur ezezagunek beste edukiontzi batzuk erre dituzte, 20:30 aldera, Bidekurtzetako kale itsu batean, Gureak eta JMA artean, Ziorlan. Ezezagun batek edo batzuek bertako hiru edukiontzi erre dituzte. Suhiltzaileek garrak itzali behar izan dituzte.
