Hirigintza: pankartak jartzeko egitura hobetzeko proposamena [Testua: Ramon Ugalde]

0
580

Argazkiak: Ramon Ugalde.

Biteri plazatik pasatzen naizen askotan, pankarta gunea plastikozko pankartaz beteta ikusten dut. Pankartei eusteko metalezko zutiko batzuk daude, eta pankartak jartzeko zeloa edo zinta itsaskorra pilo bat erabili behar izaten dute. Hala ere, pankartak ez dira ondo finkatzen eta estetikoki nahiko zatar gelditzen da.

Uste dut proposamena ulergarria dela: Poste bertikalen artean metalezko barra horizontal batzuk ipini bastidore gisa, bi barra paraleloak eta tartean hesi maila metalikoa jartzeko, brikolaje biltegietan saltzen duten modukoa. Adibidez Iturbide Egoitzako aurrealdean bertako egoiliarren paseoa babesteko jarri duten hesia modukoa.

Uste dut, konponbide ekologikoa dela (hainbeste zelo ez da gastatu behar pankarta bat jartzeko), merkea eta estetikoa. Pankartak erretiratzea ere erraztuko luke gainera. Ea ba!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen