Hipopresiboen ikastaroa otsailaren 1 eta 3an probatu ahal izango da Uarkapen eta Matrogym urtarrilaren 31an eta otsailaren 2an Musakolan.
Testua: Arrasateko Udala.
Arrasateko Kirol Sailak ate irekien saioak antolatu ditu Hipopresibo eta Matrogym ikastaroetan. Otsailaren 1ean (asteartea) eta 3an (osteguna) Hipopresiboen ikastaroa dohainik probatzeko aukera egongo da Uarkapen, arratsaldeko 18:15tatik 18:45tara. Aldiz, haurdun dauden emakumezkoek Matrogym-eko ikastaroa dohainik probatzeko aukera izango dute urtarrilaren 31ean (astelehena) eta otsailaren 2an (asteazkena) 15:30tatik 16:30tara Musakola kiroldegiko igerilekuan.
Bi ikastaroetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea Musakolako kiroldegiko harreran edo 943 25 20 30 telefonora deituz. Horrez gain, Kirol Zerbitzuak urtarrilaren 31 bitarte bazkide egiten diren erabiltzaileen artean 10 abonu zozketatu ditu.