Hip Hop Eguna antolatu dute urban13k eta ‘Sanan’go Jai Batzordeak

0
396

Apirilaren 27an ospatuko da, eta grafitigintzaz gain, arratsalde partean Urban 13 Showa izango da: freestyle txapelketa, dj-ak, dantza eta showcasea.

Goiko argazkia: MB artxiboa / Kartela: Antolakuntza.

Geroz eta gutxiago falta da auzoko jaietarako, eta Jai Batzordea ekitaldiak antolatzen eta iragartzen ari da.

Horrela, apirilaren 27an (zapatua) San Andres Hip Hop Eguna ospatuko da, eta grafitia Mutiko Kristal-en eskutik izango da.

Egun berean, eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Urban 13 Showa ospatuko da:

Freestyle Txapelketa jokatu egingo da eta lehen saria 150 eurokoa izango da, bigarrena 50 eurokoa.

Dj-ak eta dantza ez dira faltako, eta Showcase-an Latriku eta Lamera&Washter arituko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen