2020 urtean 303 pertsona hil dira Arrasaten. Bueno egia esan gehiago hil dira, kontuan hartu behar dugu Arrasaten hiru ospitale bat daudela: Deba Garaikoa, Aita Menni eta San Juan de Dios. Eta guztira Arrasaten, epaitegiko datuen arabera 349 pertsona hil dira. Baina 46 horiek segurutik ez ziren Arrasaten erroldatutakoak.
Asko dira? Ikus dezagun hildako kopuruen bilakaera Arrasaten azkeneko urteetan:

2019ko datuetan ohartarazi behar dizuet Arrasateko Udalak datu batzuk ematen dituela (261) eta Eustatek ostera dio 269 hildako izan zirela gure udalerrian.
Ez dago dudatzerik 2020ko hildako kopurua handia dela,aurreko urteetakoak baino handiagoa, baina proportzioan eta kopuru absolutuetan 2018tik 2019ra diferentzia handiagoa izan zen: Hau da 219an aurreko urtean baino 39 hildako gehiago izan zen eta 2020 ostera 34. 2020an absolutuki eta erlatiboki gutxiago handitu da.
Ze ondorio atera dezakegu? Ba lehenik eta behin hildakoen kopurua gehitzen ari dela, igotzeko joera bat ikusten da azkeneko urteetan.
Hilkortasun tasa kalkulatzen hasten bagara hauek dira datuak, kontuan hartzen badugu Eustaten arabera Arrasaten 22082 biztanle egon direla 2020an, beraz kalkuluak biztanle kopuru horrekin egingo ditut, badakit zehaztasun gehiago eska daitekeela baina gutxi gora behera ideia bat egiteko balioko du:
Mila biztanleko hilkortasuna Arrasaten

Esan dezakegu hilkortasun tasak igotzeko joera bat duela azkeneko urteetan? Egia esan 2019tik 2020ra tartean aurreko urtean baino gutxiago gehitu dela. Hildako kopurua handiagoa izan da 2020an baina 2019ko gehikuntza erlatiboa handiagoa izan zen.
Beraz ez naiz hasiko SARS edo Covidaren eragina ukatzen baina agian aurreko urteetatik indartzen ari den joera bat baino ez da islatzen datu hauetan.
Bizitzeko esperantza Gipuzkoan munduko handienetakoa da: gizonezkoena 82koa eta andrazkoena 86,6koa. Eta Arrasaten biztanleriaren laurdena baino gehiago 65 urtetik gorakoa da: 5314 guztira. Beste datu interesgarri bat izan daiteke 2017ko Eustateko adin eta sexu piramidetik ateratako datuekin Arrasaten 1725 pertsona zeuden 80 urtetik baino gehiagokoak. Horietatik 5 ehun urtetik pasatutakoak.
Kontuan hartu behar dugun beste faktore bat Arrasateko hildako kopuru nahiko handi hau esplikatzeko da bertan dauzkagula egonaldi luzeko bi ospitale, Aita Menni eta San Juan de Dios. Baliteke urte asko daramatzaten pazienteak Arrasaten erroldatuta egotea. Baina zehaztasun gehiago ezin dut eman, datuak eskatu ditut udaletxean baina ez didate eman.
Covidaden eragina argi Ta garbia da. Horrexegatik segitu behar dira neurriak hartzen. Txarrena da negazionista batzuk gure legeak egiten dituztela. Jatea eta mozkortzea bakarrik importa Jakielako.
Eta golfean jolastea, ez ahaztu
Igual pasatu in naz, baiña zentzugabekeria bat iruditzen jat tribunalaren erabakia.
Hor daude datuak Ereño. Zergatik udaletxeak ez ditu eman nahi Azkoagak eskatzen dituena? Zer dago izkutatzeko? Aurpegia ematen duen arrasater bati bati izkutatzen dizkio datuak udaletxeak? Ze propina klase jasotzen dituzte udaletxean horiek ez emateko?
Informazio objetiboa besterik ez du ematen ari Azkoaga jaunak. Datuak hor daude. Norbaitek ezeztatu nahi baditu (zure kasuan) datu gehiagorekin ezeztatu beharko ditu. Bestela tranpa egiten ari gea … “no se puede engañar a todos todo el tiempo”
Tribunalak garbi esan du ez dagoela frogarik non hostalaritzatik datozen kutsatuak,tal cual.Non daude mediku frogak esateko zu,ni ta bera hostalaritzan kutsatu garela?
Portzierto,artikulu interesantea bezain aberasgarria.
Ereño ridikulua in dozu ya. Ointxe ez egon exkusatzen Mondraberrin itxen ditxuzun hankasartziak.
Arrasate adineko jendez beterik dago…eta hiltzen dira, ba umeak egin behar… Ea feministek zer dioten
Eta Portuondoko Golfistek ze diote?