HILDAKO BIKOTEAK EZ DU BIOLENTZIA EDO SUIZIDIO ZANTZURIK

0
3312
heriotzak

Lehen informazioen arabera, kotxea institutuaren atzealdean dago. Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira. Mondraberrik konfirmatu ahal izan du bi gorpu daudela. Ertzaintza gorpua eta kotxea aztertzen dabil. Funerariaren kotxea iritsi da.

Biak musakolarrak ziren, 29 urtekoa neska eta 25 urtekoa mutila. Urte berriaren etorrera ospatzen ibili dira gaur goizaldean. Aurkitu dituztenean kotxea martxan zegoen.

Bizilagun batek azaldu digu mutila hil dela lehenengo, eta anbulantzia bat neska suspertzen saiatu dela, tubuen bidez, baina ezin izan dute bere bizia salbatu.

Ertzaintzak, lehen ikerketen ostean, jakitera eman du gorpuek ez zutela biolentzia edo suizidio zantzurik. Gorpuei autopsia egingo diete heriotzen arrazoiak argitzeko asmoz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen