Hilaren 16an, Arrasate Errugbi Taldeak Ohiko Batzar Orokorra egingo du

0
510

Testua: Arrasate Rugby Taldea.

Uztailaren 16an, asteartea, Arrasate Errugbi Taldeak Ohiko Batzar Orokorra egingo du. Ohi bezala, hitzordua Mojategiko bilera gelan izango da, 18:00etan lehen deialdian eta, 18:30ean, bigarrenean, ondorengo gai-zerrendarekin:

  • Aurreko batzarreko aktaren irakurketa eta, bere kasuan, onarpena.
  • 2023/2024 denboraldiko kirol balorazioa.
  • Marketin eta komunikazio taldearen gaineko balorazioa.
  • 2023/2024 ekitaldiko balantze ekonomikoaren irakurketa eta, bere kasuan, onarpena.
  • 2024/2025 ekitaldirako aurrekontuaren irakurketa eta, bere kasuan, onarpena.
  • Azken lau urteetan egindako lanaren inguruko balorazioa.
  • Beste lantaldeen aldetik Zuzendaritza Batzordeari zuzendutako iradokizunak.
  • Zuzendaritza Batzorde berrirako hautagaien aurkezpena eta, bere kasuan, bozketa. Hautagaitzarik ez balego, egungo lantaldearen jarraipenaren onarpena bozkatuko da.

Jorratu beharreko gaien garrantzia dela medio, Arrasate Errugbi Taldearen Zuzendaritza Batzordeak bazkideen parte hartzea eskatzen du, “zuen presentzia ezinbestekoa baita”. Urtero legez, batzarraren ostean bertaratzen direnentzat “hirugarren denbora” izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen