Hilaren 22an, ‘Aldapako Korrika’ egingo dute 6 enpresa kooperatibek

0
486

Olandixoko aldapan kokaturik dauden 6 enpresa kooperatibek (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, LagunAro Servicios, Osarten, Ikerlan, Mondragon Korporazioa eta Laboral Kutxak), datorren ostiralean, hilak 22, eguerdiko 12:30ean, Aldapako Korrika egingo dute.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko barneko plazatik hasita, Aldapako Korrika txikia egiteari ekingo diote. Eskolatik aldapako goranzko bidea hartuko dute eta Laboral Kutxa eta Mondragon Korporazioaren eraikinetara iritsi ondoren, berriz beheranzko bidea egingo dute. Azkenik, eskolan amaituz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen